Candidatos

pablo-iglesias

Pablo Iglesias

Sorian jaio nintzen duela 37 urte, baina Madrilen bizi naiz txikitatik. Zuzenbide eta Zientzia Politikoetan lizentziatu nintzen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2008an, ekintza kolektibo postnazionalari buruzko doktorego-tesia egin nuen. 2008tik 2014ra bitartean, Zientzia Politikoen bitarteko irakasle titularra izan nintzen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Politiko eta Soziologia Fakultatean. Duela urte eta erdi, beste kide batzuekin batera, Podemos...

carolina-bescansa

Carolina Bescansa

Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktoratu nintzen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (bikain cum laude lortu zuen aho batez), Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroko Zientzia Politikoan eta Zuzenbide Konstituzionalean espezialista diplomatua (ikerketaren memoria onenaren sari nagusia), eta Gizarte Zientzietako Ikerketaren metodologian aditua.
Granadako Unibertsitatean, Lisboako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Kalifornia-San Diegoko Unibertsitatean (UCSDn) ikasi nuen. Arreta berezia jarri...

inigo-errejon

Íñigo Errejón

Madrilen jaio nintzen duela 30 urte. Txikitatik, etxean, eta gurasoei esker, politika giroan hazi nintzen, eta politikarako nahiz gauzak aldatzeko grina ikasi nuen. Geroago, Unibertsitate Konplutentsean, Zientzia Politikoen ikasketak egin, eta bizitza politiko eta intelektual aberats eta ugarian parte hartu nuen. Boliviako MASen hegemonia eraikitzeari buruzko doktorego-tesia egin nuen, eta ikerlari bisitari lanetan aritu nintzen...

irene-montero2

Irene Montero

Madrilen jaio nintzen duela 27 urte. Elipan bizi izan nintzen, geroago, Ciudad Linealen, eta, orain, Moratalazen, ikasketak egin nituen auzoan. Siglo XXI ikastetxean transmititu zidaten ikasteko grina. Madrilen hazi naiz, eta Vallecas auzoan ditut nerabezaroko bizipen onenak. Txilen ere bizi izan naiz. Bertan ikasi nuen poztasunarekin soilik borrokatu daitekeela oraina eta geroa.
Psikologian lizentziatu nintzen Madrilgo...

rafael-mayoral

Rafael Mayoral

Madrilen jaio nintzen 1974an Abokatua eta gizarte-mugimenduen aktibista naiz. Giza eskubideen defentsarekin loturiko hainbat ekimenetan parte hartu dut. Azken urteotan, bereziki etxebizitzarako eskubidearen alde ari naiz lanean, etxegabetzeen eta betiko zorren aurka.

tania-sanchez

Tania Sánchez

Madrilen jaio nintzen 1979an. Gizarte Hezkuntzan diplomatu nintzen, eta, ikasketak amaitutakoan, drogazaleen errehabilitazio-esparruan lan egin nuen. Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatu nintzen UNEDen. 2007an, Rivas Vaciamadrideko Udaleko zinegotzi hautatu ninduten, eta zinegotzia izan nintzen Kultura, Jaiak eta Garapenerako Lankidetza sailean. 2011n, Madrilgo Batzarreko diputatu hautatu ninduten, eta 2015ean utzi nuen kargua, Madrilgo deialdiko plataformaren bidez...

pablo-bustinduy

Pablo Bustinduy

Madrilen jaio nintzen 1983an. Bertan egin nituen Zientzia Politikoak eta Humanitateak ikasketak. Parisko Politika Ikasketen Institutuan eta New Yorkeko New School for Social Research eskolan osatu nuen nire prestakuntza. Filosofia irakaslea izan naiz Ipar Amerikako hainbat unibertsitatetan, eta filosofiarekin, ekonomiarekin eta pentsamendu politikoarekin loturiko zenbait lanen saiakeragilea, itzultzailea eta editorea ere izan naiz. Bi aldiz...

julio-rodriguez

Julio Rodríguez

Ourensen jaio nintzen duela 67 urte. Militar baten semea naiz. Leonen, San Javierren (Murtzian), Valentzian, Morón de la Fronteran, Badajozen, Valladoliden eta Zaragozan bizi izan naiz. Azken horretan egin nituen Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak, eta, geroago, karrera profesionala. Aireko Akademia nagusian sartu nintzen, eta berrogeita hamabi urte baino gehiago eman ditut Indar Armatuetan zerbitzua...

rosamaria-artal

Rosa María Artal

Zaragozan jaio nintzen 1949an Kazetaria eta idazlea naiz. Informazio Zientzietan lizentziatu nintzen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta bertan egin nituen Soziologia eta Zientzia Politikoen ikasketak. Ibilbide luzea egin dut telebistan, irratian eta prentsan. RTVEn, albistegien aurkezlea izan naiz, baita Informe Semanal-eko erreportari ezagunetako bat ere. Programa honetarako, gertaera esanguratsu askotan aritu nintzen lanean, adibidez, Berlingo harresia...

Juan_Pedro_Yllanes2

Juan Pedro Yllanes Suárez

Zuzenbidean lizentziatu nintzen Sevillako Unibertsitatean (nire sorterrian). Epailea naiz (oposizioen bidez) 1991ko otsailetik, eta magistratua ere bai. Zigor-galdeketen tekniketan aditua naiz, ibilbide handia dut irakaskuntzan, eta epaitegi eta komunikabideen informazioari buruzko hainbat jardunalditan hizlaria izan naiz. Batez ere atxilotuek, inputatuek edo akusatuek duten informaziorako eskubidearen eta errugabetasun presuntzioaren nahiz intimitaterako eskubidearen arteko talka aztertu dut,...

xavier-domenech-sampere

Xavier Domènech Sampere

Aktibista eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) irakaslea naiz. UABeko doktoregoaren bikaintasunaren saria dut, baita Ciutat de Barcelonarena ere, Historian, 2006an. Ikerlari gisa, Kataluniako eta Espainiako gizarte- eta politika-mugimenduen arteko harremanen inguruan lan egin dut; eta batez ere XX. mendeko gizarte- eta politika-mugimenduen historiaren inguruan. Horrez gain, hainbat erakusketa- eta memoria-proiektu koordinatu ditut. Nire alderdi konprometituenean,...

noelia-vera

Noelia Vera

Cadizen jaio nintzen duela 30 urte, eta Puerto de Santa Maríako baserri batean hazi nintzen. Kazetaritzako lizentzia dut, eta Agentziako kazetaritzaren masterra. Politikari eta giza eskubideei buruzko informazioarekin lan egin dut, baitaDiario de Cádiz egunkarian eta CNN+ albistegietan edo Telemadrid-eko albistegietan ere. Buenos Airesko EFE agentziako korrepontsal praktikak egin nituen. Hemisferio Zeroren (nazioarteko eta giza...

nagua-alba

Nagua Alba

25 urte ditut eta Psikologian lizentziatu naiz Euskal Herriko Unibertsitatean; Hezkuntzaren psikologiako masterra dut. Betidanik lan egin izan dut bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin, eta, bereziki, umeekin. Familien bitartekaritzan eta umeentzako ikus-entzunezko prestakuntzan lan egin dut, baita nerabeekin eta minusbaliotasuna duten pertsonekin ere. Podemos-en parte hartzen dut lehen egunetik. Estatuko Herritarren Kontseiluko kidea naiz, eta sare...

juan-antonio-delgado

Juan Antonio Delgado Ramos

San Fernandon jaio nintzen, Cadizen, 1971n. Ardilan hazi nintzen, auzo langile eta xume batean. Zazpi anaien artean gazteena naiz, iturginaren eta etxeko andrearen sema. Guardia zibila naiz 1992. urtetik aurrera. Azken hamazortzi urteetan, sindikalismoan aritu naiz buru-belarri Guardia Zibilen Elkarte Bateratuan (AUGC). AUGC-n hainbat kargu izan ditut: Cadizeko probintziako idazkaria, bozeramaile nazionala… Sindikatuen esparruko borrokaren...

ana-terron

Ana Belén Terrón Berbel

Granadan jaio nintzen, 1983an. Gizarte langilea naiz, eta gazteen dinamizatzailea ere izan naiz Granadako Gazteen Zinegotzigoan. Oso gazte nintzela hasi nintzen ikasleen, elkarteen eta nire hiriko gizarte-mugimenduetan parte hartzen. Giro horretan deskubritu nuen nire bizitza definituko zuen bokazioa. Nire lanbidearen bidez, sakon aztertu ahal izan dut herri honen gizartearen errealitatea, baita gizartearen zailtasunak ere. Konprometituta...

isabel-franco

Isabel Franco Carmona

30 urte ditut, Laneko Zientzietan lizentziatua naiz, Lan eta Enpleguen ikasketa aurreratuen masterra dut, eta Politika Publikoen Ebaluazioetan aditua naiz. Lan-arloko aholkularia izan naiz, lanbide-heziketako irakasle lanetan aritu naiz, eta enplegu politikaren kongresista naiz. Prekarietatea ondo ezagutzen dut, ni neu ere horretan murgilduta egon naizelako. Betidanik izan dut lotura gizarte-mugimenduekin, desparekotasunari aurre egiteko aukerak eraikitzeko...

alberto-montero

Alberto Montero Soler

Cornellán jaio nintzen 1970ean, baina nire bizitzako zati handienean Malagan bizi izan naiz. Ekonomiako doktoregoa egin nuen Malagako Unibertsitatean, eta Ekonomia Aplikatuaren irakaslea naiz han. Nire ibilbide akademikoa Latinoamerikako hainbat erakunderen aholkularitza-kontratuekin osatu dut.

sergio-pascual-peña

Sergio Pascual Peña

1977an jaio nintzen, eta hiru urte nituela, Sevillara joan nintzen bizitzera. Gaur egun, Koordinazio Kontseiluko kidea eta Estatuko Herritarren Kontseiluko kidea naiz. Telekomunikazio ingeniaria eta Gizarte Antropologoa naiz. Valentziako Unibertsitatean Hauteskundeen Behaketan diplomatu nintzen, eta Unescon, Edateko Uraren sistemen diseinuan eta garapenean. Rafael Correaren gobernuan aholkulari aritu naiz, eta Andaluziako alfabetizazio digitalaren konpromiso digitalaren sarea...

maria-auxiliadora-honorato

María Auxiliadora Honorato

Cadizen jaio nintzen, eta bertan bizi izan naiz Sevillara etorri nintzen arte Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidea ikastera. Han lizentziatu nintzen, eta, geroago, Andaluziako Batzarreko Administratzaileen Goi-mailako kidegoko oposizioetara aurkeztu nintzen. 2002an, oposizioak gainditu, eta funtzionario gisa hasi nintzen lanean. Hala ere, erakundeen barruko dinamikak ez ziren kanpotik imajinatzen nituen bezalakoak. Beraz, eskubideak defendatzen zituzten kolektiboetan buru-belarri...

jorge-luis-ok1

Jorge Luis Bail

Huescakoa naiz, eta 31 urte ditut. Ingeniaritza kimikoa ikasi dut, batez ere energia berriztagarrien arloan lan egin dut, eta, unibertsitatean, lehengaiak lehengoratzen jardun dut, ekologia industriaren esparruan. Beti bilatu izan dut koherentzia nire lanaren, balioen eta ideien artean. Hori dela eta, hainbat plataforma, kolektibo, GKE, mugimendu eta alderditan parte hartu dut; besteak beste, elkarte ekologistetan,...

pedro-arrojo

Pedro Arrojo Agudo

Zientzia Fisikoetan doktoratua eta Zaragozako Unibertsitateko Analisi Ekonomikoaren irakasle emeritua. Nire ikerketa uraren ekonomian eta kudeaketan oinarrituta egon da, eta hirurogeita hamar liburutan eta ehunka artikulu zientifikotan garatu dut. Hamabi urtean, Unescoren MAB programako batzorde zientifikoko kidea izan naiz. Presidentea izan nintzen Uraren Kultura Berriko Fundazioan, Uren Plangintzari eta Kudeaketari buruzko lehen bi iberiar kongresuetan...

sofia-castanon

Sofía Castañón

32 urte ditut, Gijonen jaio nintzen, eta Mieresera tarteka joanda hazi nintzen. Duela bederatzi urte, ikus-entzunezko produktore lanetan dihardut, eta, hori baino lehen, aurkezle, telebistako produktore eta kulturako kazetari ere aritu nintzen. Gaztelaniaz eta asturieraz idatzitako hainbat olerki-liburu argitaratu ditut. Horietako batzuengatik sariak jaso ditut (Asturias Joven 2006, Pablo García Baena 2007, Nené Losada Rico...

segundo-gonzalez

Segundo González

Pola de Allanden jaio nintzen, Asturiasen, 1988an. Ekonomia eta Kazetaritzan lizentziatu nintzen Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. Gizarte Ekonomiaren Erakundeen Administrazioko masterra ikasi nuen Valentziako unibertsitatean, eta, gaur egun, Soziologiako gradua amaitzen ari naiz UNEDen. Lan-ibilbidea komunikazio korporatiboan garatu dut, baita gizarte-ekonomiako erakundeei emandako aholkularitza ekonomikoan ere. Nire ikerketa akademikoko arloak hauek dira: ekonomia parte-hartzailea eta...

rosa-ana-alonso-clusa

Rosa Ana Alonso Clusa

Santanderren jaio nintzen 1970ean. Haur Hezkuntzako maistra naiz, eta Lehen Hezkuntzako gradua egin dut. Espektro autistaren nahastea eta disfasia duten umeekin lan egin dut. Ikastetxeetako familia eta profesionalentzako aholkularitzan ere aritu naiz garapenean nahaste orokorrak dituzten pertsonei laguntzeko elkarteen bidez. Diputatua izan aurretik, Haur Hezkuntzan lan egiten nuen eskola publikoan.
Podemos-en barruan nago sortu zenetik, Santanderreko...

miguel-vila

Miguel Vila Gómez

31 urte ditut, Ikus-entzunezkoen goi-mailako teknikaria naiz, eta Zuzenbide eta Zientzia Politikoen ikasketen bi urte egin nituen, nire lanagatik utzi behar izan nituen arte. Autonomo eta enplegatu gisa lan egin dut ikus-entzunezko zerbitzuen hainbat enpresatan. Nire azken lanean, sindikatuko ordezkari eta enpresako batzordeko presidente hautatu ninduten. 2003. urtetik aurrera, aktibista izan naiz, “Gerrari Ez” mugimenduan...

ana-marcello

Ana Marcello

Leonen jaio nintzen duela 31 urte. Gizarte Lana ikasi nuen, eta sei hilabete baino gehiago aritu naiz gizarte-langile, mendekotasuna duten pertsonen arretaren arloan. Ekonomia sozial solidarioaren proiektu kooperatibista batean ere parte hartu dut, eta parte-hartze aktiboa izan dut lan egin dudan enpresetako sindikatuen borrokan. Duela urte asko giza eskubideen defentsarekiko konpromisoa dut, eta, bereziki, etxebizitza...

jorge-lago

Jorge Lago

Soziologoa, idazlea, irakaslea. UCMko ikerlaria, CNRS-LESTen kidea eta Université Libre de Bruxelles-eko ikerlari gonbidatua izan naiz. Lanaren soziologiari, kulturari eta aldaketa sozialari buruzko hainbat testu argitaratu ditut. Master publiko eta pribatuen irakaslea izan naiz, baita saiakeren editorea ere. Podemos-en parte hartzen dut sortu zenetik, eta kultura batzordean parte hartu izan dut, baita Europarako kanpainaren taldean...

daniel-lopez-vela1

Daniel López Vela

Segoviako landa-eremuan daude nire sustraiak. Nerabea nintzenetik interesatu izan zait politika, eta demokrazian, justizian, askatasunean eta berdintasunean oinarritutako balioak neureganatu ditut. Historian lizentziaduna naiz Salamancako Unibertsitatean, eta Hezkuntza Teknologiako master bat egin nuen bertan. Zorionez, 2006az geroztik nire bokazioa lanbide dut: Geografia eta Historiako irakaslea naiz. Gaur egun, Jaime Gil de Biedma BHIn (Nava de...

carmelo-romero

Carmelo Romero

Pozalmuron (Soria) jaio nintzen 1950ean. Historian doktorea naiz, eta Historia Garaikideko irakasle titularra Zaragozako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean. Espainiako barrualdean XIX. eta XX. mendeetan izandako arazo politiko eta sozioekonomikoei buruzko hainbat ikerketa egin eta zuzendu ditut. Nobelagilea naiz; Calladas rebeldías eta El diputado Pardo Bigot: la esperanza del Sistema argitaratu ditut. Ohiko kolaboratzaile gisa...

juanmadelolmo1

Juanma del Olmo

Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) aholkulari-lanetan aritu naiz, eta gizarte-ekonomiaren eta kooperatiben arloko proiektuen garapenean parte hartu dut. Gizarte-ekintzailetzaren eremuan daude nire zaletasunak eta nire lanbide-harremanak. Horregatik, gizarte-ekonomia bizimodutzat hartu dut. Horren haritik, giza eskubideen aldeko gizarte-mugimenduetan parte hartu dut, eta software librearen esparrura bideratu dut nire lanbide-jarduera. Software libreko enpresen federazioko ordezkaria izan nintzen...

braulio-llamero-crespo

Braulio Llamero Crespo

Manzanal del Barcon (Zamora) jaio nintzen 1956an. Idazlea eta kazetaria naiz. Informazio Zientzietan lizentziatu nintzen (Kazetaritza espezialitatea) Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Zamorako Cadena SER irrati-etxean lan egin dut, baita Salamancako eta Zamorako RNEn  ere. La Opinión de Zamora egunkaria sortzeko prozesuan parte hartu nuen; hasieran erredakzioburu izan nintzen eta gero zuzendari. Hogei urtetik gora egin ditut...

maria-angeles-garcia-jimenez

María Ángeles García Jiménez

59 urte ditut. Neurofisiologia Klinikoan espezializatutako medikua naiz, eta Ikerkuntza Klinikoan goi-mailako diplomaduna. Cuencako Virgen de la Luz ospitalean mediku espezialista gisa dihardut, orain dela hogeita bederatzi urte hasita. Osasun publikoaren aldeko konpromisoari eutsi diot beti: Cuencako osasun publikoaren plataformako kide naiz, baita osasun publikoaren aldeko elkarteen federazioko (FADSP) kide ere, duela hogeita hamar urte...

ariel-jerez

Ariel Jerez

Zientzia Politikoko irakaslea naiz Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta ikertzailea honako arlo hauetan: parte-hartzea, gizarte-mugimenduak, komunikazio politikoa eta memoria-politikak. Unibertsitate-hedapena garatzea eta agenda ekonomikoa Madrilgo herritarren arazoekin lotzea helburu hartuta, mugimendu hauekin lan egin dut azken hamarkadan: ikasle-mugimendu altermundista, Munduko Foro Sozialeko irrati libreak, eta memoria berreskuratzeko eta giza eskubideen aldeko mugimendua.  Orobat, Auzo Antzerkiaren Herri...

gloria-elizo

Gloria Elizo

Abokatua naiz, 25 urtetik gorako esperientzia dut justiziaren aldeko borrokan, bai elkarte eta elkargo profesionaletan, bai ofizioko txandan, bai epaitegietako jardueran. Justiziak, niri iritziz, borroka politikoa, zerbitzu publikoa, zuzenbidea eta duintasuna izan behar du.

mohamed-faitah

Mohamed Faitah Mrabet

34 urte ditut, Gizarte Hezkuntza graduko ikasketak egiten ari naiz eta zerbitzari-lanetan dihardut. Nire jakin-nahi politikoa aktibismoarekin estu-estu lotuta dago ezinbestean. Ceutako Pedagogía Ciudadana elkarteko lehendakaria naiz, eta gure hiriko gizarte-errealitatea hobetzeko lan egiten dut egunero. Hainbat urtetan hiriko plazak hartzen eta kaleetan kontzientzia sortzen aritu garenok erakundeetako kide izateko garaia iritsi delakoan nago. Podemosek...

amparo-botejara

Amparo Botejara Sanz

Badajozen jaio nintzen 1957an. Familia-medikua naiz Badajozko San Roque lehen mailako arreta-zentroan. Halaber, Extremadurako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua naiz, baita Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteko kide ere. Familia Medikuntzako Elkarte Zientifikoaren lehendakaria izan nintzen hamar urtez. Hautagai izateko aurkeztu naiz, zintzotasuna erakundeetara eramateko asmoz, eta pertsonen beharrak interes politikoen aurretik jartzeko. Ordezkatzen dudan erkidegoa ez...

pablo-rodriguez

Pablo Rodríguez

Caceresen jaio nintzen 1983an. Lanbide-terapian diplomaduna eta berdintasun-agentea naiz. Nire bizitza profesionaleko azken zazpi urteak dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzeko eman ditut. Hautagai izateko aurkeztu naiz Extremadurako herritarren beharrak Kongresura eramateko asmo sendoarekin, dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta berezia emanez, eta genero-ikuspegia aintzat hartuta. Herritar xumeok aurrea hartzeko eta gure eskubideak erreklamatzeko garaia iritsi da.

anton-gomez-reino-valera

Antón Gómez-Reino Varela

Orain dela 35 urte jaio nintzen. A Coruñako Cidade Vellan bizi naiz; dena dela, familia mestizo bat (galegoa, belga eta italiarra) osatzearen ondorioz, azken urteak Galizia eta Italia artean eman ditut. Nire belaunaldian ohikoa den bezala, nire lanbide-profila heterogeneoa da: nekazaritzan dihardut, zehazki, esnearen sektorean, baina beste arlo hauetan ere aritzen naiz: kazetaritza, hirigintza parte-hartzailea,...

angela-rodriguez-martinez

Ángela Rodríguez Martínez

Pontevedran jaio nintzen, orain dela 26 urte. Filosofian lizentziaduna naiz Compostelako Unibertsitatean. Emigraziora jo duen belaunaldia berriro gurera etortzeko moduko herrialdea sortzeko ahaleginean ari garen honetan, ni ere, haiek bezala, zerbitzaria, umezaina, irakaslea eta unibertsitateko ikertzailea izan naiz. Graduatu nintzenetik, politika, artea eta filosofia uztartzen dituzten lotuneek erakarri dute nire arreta. Montesampaioko Heroien estatuaren inguruan...

mae-de-la-concha

Mae de la Concha

61 urte ditut, autonomoa naiz, hiru alaben ama, eta liburu-saltzailea Menorcako Ciutadellan. Hemen bizi naiz azken hogeita hamabost urteotan. 16 urte nituenean hasi nintzen lanean, eta nire prestakuntza autodidakta da funtsean. Frantzian bizi izan nintzen, baita Ingalaterran ere. Hizkuntza-eskola ofizialeko ingeleseko eta frantseseko goi-mailako tituluak atera nituen deialdi librean. Katalanez nahiko ondo moldatzen naiz, eta...

maria-pita

Meri Pita

Las Palmas Kanaria Handikoan jaio nintzen. Lau anai-arrebetatik bigarrena naiz, neska bakarra. Eskola eta institutu publikoetan egin nituen ikasketak, eta gero Irakasleen Eskolan. Hirurogeita hamarreko hamarkadako azken urteetan zelula komunistetako gazterietan sartu nintzen militante, eta figura handien ondoan garatu nuen nire prestakuntza politikoa (Fernando Sagaseta, Joaquín Sagaseta, Pedro Limiñana eta abar). Manticore herri-antzeztaldearen sortzaileetako bat...

alberto-rodriguez

Alberto Rodríguez

Santa Cruz de Tenerifeko langile-auzo batean jaio nintzen; Ofran, hain zuzen. Bertan bizi izan naiz nire 33 urteetatik gehientsuenetan. Ama irakaslea zen eta aita argiketaria; eskola publikoan egin nituen ikasketa guztiak eta Ingurumen-kimikako goi-mailako teknikaria naiz. Petrolio-findegiko operadore-lanean dihardut, eta azken bederatzi hilabete hauetan aktiboki parte hartu dut enpresako borroka sindikalean. Halaber, lan-eskubideen murrizketak pairatzen...

sara-carreno-valero

Sara Carreño Valero

30 urte ditut; Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna naiz eta Zuzenbide ikasketak burutzen ari naiz UNEDen. Atzerrian, Europar Batasuneko zenbait herrialdetan, urte batzuk eman ostean, Errioxara etorri nintzen. Nire belaunaldiko hainbat profesional gaztek bezala, krisia eta prekarietatea zirela-eta, Espainiatik kanpo bilatu behar izan nuen lana. 2011ko maiatzean Puerta del Sol demokrazia eskatzen zuen jendez bete...

ione-belarra

Ione Belarra

28 urte ditut eta Iruñekoa naiz. Psikologia ikasketak egin nituen, gero Hezkuntzan espezializatu nintzen. Gaur egun, prestakuntza-aldiko ikertzaile gisa lan egiten dut migrazio-esperientziak, generoa eta gizarte-mugimenduak aztergai dituen doktorego-tesian. Hainbat erakunde eta gizarte-mugimendutan parte hartu dut, eta migratzaileen eskubideen aldeko borrokan aritu naiz batez ere. Podemos – Ahal Dugun parte hartzea erabaki nuen; izan ere,...

juan-lopez-de-uralde

Juantxo López de Uralde

Hogeita hamar urtetik gora egin ditut aktibismo ekologistan, gizarte bidezkoagoa, garbiagoa eta Lurrarekin orekan dagoena bilatzeko jardunean. Ideia horiek defendatzeagatik espetxera eraman ninduten 2009an, Hovedstadengo klimari buruzko gailurrean festa bat eteteagatik eta munduko liderrei planetarekiko konpromisoak hartzea eskatzeagatik. 1991n Greenpeacen sartu nintzen; erakundearen toxikoei buruzko kanpainaren nazioarteko koordinatzailea izan nintzen 2001era arte, eta gero zuzendaria...

lucia-martin-1

Lucía Martín González

Lugon jaio nintzen 1979an, kimikako ingeniaria naiz eta Ingurumen Zientzietako doktorego-ikasketak ditut. Terrassako Ateneu Candelan izan nuen gizarte-mugimenduekin lehen kontaktua. Hainbat ekintzatan eta prestakuntza-mintegitan parte hartu nuen. Geroago, grina handiz hartu nuen Bartzelonako V de Vivienda manifestazioetan, eta, 2009an, Hipotekaren kaltetuen plataforma sustatzeko taldean parte hartu nuen, Bartzelonan. Orduz geroztik, lan askotan hartu dut parte...

josep-vendrell

Josep Vendrell Gardeñes

Camarasan (Lleidan) jaio nintzen, 1968an. Historian lizentziatua naiz. PSUCren kide egin nintzen 1986an. 1989-1990 urteetan, hainbat eginkizunez arduratu nintzen LKren Lleidako Lurren eskualde arteko batasun-zerbitzuen arduradunen batasunean eta Kataluniako Gazte Komunisten barruan. 1991tik 1996ra, Jóves amb Iniciativa-ren koordinatzaile nazionala izan nintzen. 1996tik 2003ra, ICVren Nazioarteko Harremanen eta Komunikazioaren arduradun izan nintzen. Horrez gain, Joan Saura...

raimundo-viejo-viñas

Raimundo Viejo Viñas

46 urte ditut, Geografia eta Historian lizentziatua naiz, Historia garaikidearen espezialitatean, eta doktorea naiz Zientzia Politiko eta Administrazio Zientzietan (sari bikaina 2002an). Alemaniaren batasunari buruzko tesia egin nuen. Irakaslea izan naiz Gironako, New Haven-eko, Chicagoko, Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra-ko, Lausanako eta Santiago Compostelakoa unibertsitateetan. Nazionalismoetan, gizarte-mugimenduetan, trantsizioetan eta teoria politikoan aditua naiz. Oso gaztetatik izan...

mar-garcia-puig1

María del Mar García Puig

Bartzelonan jaio nintzen 1977an. Filologia ingelesaren lizentziatura eta Hizkuntzalaritzaren masterra ditut. Graduondoko literatura eta edizio ikasketak egin ditut Dublingo Unibertsitatean eta Stanfordeko unibertsitatean. Literaturako editorea naiz duela hamar urte baino gehiago. Podemos-ekin bat egin nuen sortu bezain laster, zehazki, Feminismoen Zirkuluan sartu nintzen. Bartzelonako Udaleko Herritarren Kontseiluan ere parte hartzen dut.

felix-alonso-cantorne

Félix Alonso Cantorné

1959ko abuztuaren 8an jaio nintzen Bartzelonan. Geografiako eta Historiako lizentzia dut, eta 17 urte nituela, arratsaldeko Catalunya Express-en hasi nintzen kazetari lanetan. Geroztik, beti egon izan naiz prentsaren munduari lotuta, baita gizarte-aktibismoari ere, auzoko eta erakundeetako mugimenduak abiapuntu hartuta. Kazetarien Sindikatuaren kide sortzailea naiz, argazkilariak egunkari guztien plantillan sartzeko atera ireki zuen negoziazioetan parte hartu...

jaume-moya-i-matas

Jaume Moya i Matas

Bartzelonan jaio nintzen 1972an, eta duela hamar urte Florejacs-en bizi naiz, Segarrako eskualdean. Zuzenbidean lizentziatua naiz, Higiezinen Kudeaketan graduondokoa dut, eta epaitegien prokuradorea naiz 1996tik. Cerveran, Conscients profesionalen kolektiboaren bultzatzailea naiz. Bartzelonako Prokuradoreen Eskolako Hizkuntza Politikaren Batzordeko kidea naiz, baita hainbat erakundetako idazkaria ere; besteak beste, Torrefeta i Florejacs per la Independència, Fòrum Espitllera edo...

rita-bosaho

Rita Bosaho

50 urte ditut. Historian lizentziaduna naiz Alacanteko Unibertsitatean, eta Europa Garaikideko Identitateei eta Integrazioari buruzko masterra egin nuen. Gaur egun, europarren kolonizazioak Afrikan eragin zituen ondorioei buruzko doktorego-tesi bat prestatzen ari naiz. Nire lanbide-jarduera giza eskubideen arloan eta emakumeen eskubideen alde garatu dut, eta arreta berezia eman diet Latinoamerikako eta Afrikako egoera bidegabeei.

angela-ballester

Ángela Ballester

Bellreguarden (Valentzia) jaio nintzen 1980ko ekainaren 15ean. Podemoseko estatuko koordinazio exekutiboko idazkaria naiz. Historian lizentziaduna naiz Valentziako Unibertsitatean, eta Nazioarteko eta Kulturarteko Harremanetan graduatu nintzen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Orobat, Nazioarteko Lankidetzako graduondoko ikasketak eta Hauteskunde Gaiei buruzko masterra egin nituen Valentziako Unibertsitatean. Azken urteetan, garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan egin dut ibilbide profesionala, eta gai hauei...

eduardo-maura

Eduardo Maura

34 urte ditut. Soziologian lizentziaduna eta Filosofian doktorea naiz. Zenbait urtez aritu naiz eskola ematen, eta Teoria Kritikoa, Estetika eta Filosofia Politikoaren arloko ikerkuntzan jardun dut Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta beste ikastegi batzuetan (School of Visual Arts, New York). Podemoseko Kulturaren arloko estatuko arduraduna naiz, La Circular aldizkariaren erredakzio-batzordeko eta M25eko Institutuko Patronatuko kidea. J....

javier-sanchez

Javier Sánchez Serna

Filosofian lizentziaduna naiz, eta Soziologia Aplikatuan masterra. Krisialdiko urteetan, beste hainbat gazte bezala, bigarren hezkuntzako irakasleen oposizioak prestatzen aritu naiz, Madrilen eta Gaztela-Mantxan bitarteko irakasle nintzen bitartean. Teoria sozial eta politikoak nire arreta erakartzen duenez, zenbait argitalpen eta eztabaida-forotan parte hartu dut. Gainera, zenbait kultura-erakunderekin lankidetzan aritu naiz; esate baterako, Murtziako Arte Garaikideko Ikasketa Aurreratuen...

marta-sibina-camps

Marta Sibina Camps

Bredan (Gironan) jaio nintzen, 1973ko M-15en. Gaur egun, erizaina naiz. Diploma dut, eta Kirurgiago espezialitatearen graduondokoa dut. Cafèambllet aldizkariaren sortzailea naiz. Herriko aldizkari horren bidez, Kataluniako osasun arloko ustelkeriaren hainbat kasu agerian geratu ziren. Eta, azkenik, Katalunia osoan banatutako doako aldizkari bihurtu zen. Horrez gain, Artur Mas: Dónde está mi dinero? liburua argitaratu dut, besteak...

jose-carlos

José Carlos Martínez Porra

Melillan jaio nintzen orain dela 50 urte. Bi alaba, seme bat eta bi biloba ditut. Hainbat sektoretan lan egin ostean, autonomo egitea erabaki nuen orain dela hogeita zortzi urte, eta estanko bat daukat Melillan. 2013-2014an Hernández parkean egin genituen asanbladetan parte hartu nuen. Melillako arazoetan inplikatu naiz beti, eta arlo sozialean eta politikan gertatzen denari...

Carlos-Martin-San-Roman

Carlos Martín San Román

1957ko irailaren 20an Avilan jaio nintzen. Ezkonduta nago; bi seme-alaba eta hiru biloba ditut. Psikologia ikasketak egin nituen Salamancako Unibertsitatean eta UNEDen. Gazteentzako instalazioen kudeatzailea naiz eta gelazainburu-lanak egiten ditut Gaztela eta Leongo Juntaren Arturo Duperier gazte-egoitzan. Diktaduraren aurkako borrokan parte hartu nuen fakultatean, 1974tik 1976ra bitartean, Salamancan. 1977an hasi nintzen lanean, eta garai demokratikoan...

teresa-arevalo

Teresa Arévalo Caraballo

Ciudad Realen jaio nintzen orain dela 34 urte. Herri batean hazi nintzen;  Miguelturran, hain zuzen. Unibertsitatean sartzeko proba gainditu ostean, Madrilera joan nintzen ikasketak egitera. Herrialde honetako hainbat eta hainbat jendek pairatzen duen egoera prekarioa zela-eta, herrira itzuli behar izan nuen. Nerabea nintzenetik, ikasle-mobilizazioetan parte hartu nuen noizean behin, baina Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Politikoen Fakultatera...

rosana-pastor

Rosana Pastor Muñoz

Alboraian jaio nintzen, Valentziako ortuen erdian, 1960an. Nerabea nintzenetik antzerkia eta politika atsegin nituen: beste batzuen larruan jartzea. Valentziako Arte Dramatiko Eskolan (ESAD) lizentziatu nintzen, eta ulertu nuen hura zela munduan eragiteko nuen modua. Antzerkian, zineman eta telebistan lan egin dut. Zinemak gizarte-kontzientzia hartzea eragin zidan, Ken Loaach zuzendariaren Tierra y Libertad filmean parte hartu...

juana-caro

Juana Caro Marín

1971n jaio nintzen; Valdepeñaskoa naiz, eta bi alaben ama. Lan-harremanetako graduduna naiz, Filosofia eta Letretan lizentziatu nintzen (Pedagogia espezialitatea) Granadako Unibertsitatean, eta Kulturarteko Gizarte Bitartekaritzako goi-mailako diploma eskuratu nuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2003az geroztik irakaskuntzan lan egin dut zenbait ikastetxetan. Gaur egun Puertollanoko Comendador Juan de Távora BHIko irakaslea naiz. Ikastetxe horretan aktiboki lankidetzan dihardut...

manolo-monereo(1)

Manuel Monereo

Jaenen jaio nintzen 1950ean. Zuzenbidean lizentziatu nintzen Granadako Unibertsitatean eta Zientzia Politikoetan diplomaduna naiz UNEDen (DEI). Lan-arloko abokatu aritu nintzen. Komunista naiz gaztea nintzanetik, unibertsitateko buruzagi. Behin baino gehiagotan atxilotu eta espetxera eraman ninduten frankismo garaian. 80ko hamarkadan hasita, PCEko zuzendaritzan parte hartu nuen eta Izquierda Unidaren sortzaileetako bat izan nintzen. Investigaciones Marxistas fundazioaren zuzendaria...

rocio-blanco

Rocío Blanco

1966ko urriaren 20an jaio nintzen Villambrozen (Palentzia). Zuzenbidean lizentziaduna naiz eta lan-arloko abokatua naiz Langileen Batzordeak (CCOO) sindikatuan. Palentziako gazteriaren probintzia-batzordeko bigarren lehendakaria izan nintzen (postu hori izan zuen lehenengo emakumea). Erakunde hori eratzeko prozesuan aktiboki parte hartu nuen, gazte-elkarteetako kide izan ondoren; zehazki, ACUPeko kide izan nintzen, eta demokratikoki hautatutako lehen zuzendaritza-batzordeko kide izan...

daniel-palomo-espallargas

Daniel Palomo

Alcorisa da nire herria eta 30 urte ditut. 2008az geroztik basoko suhiltzailea naiz (BRIF, Daroca). Lan hori Lleidako Unibertsitatean egin nituen Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko ikasketekin bateratu nuen, eta duela bi urte amaitu nituen ikasketak. CGTko afiliatua naiz, basoko suhiltzaileen borrokan aktiboki inplikatuta nago, eta gure kolektiboaren eskubideak aitortzeko lan egiten dut. #BRIFenLucha mugimenduaren borrokan, martxetan...

sonia-farre

Sònia Farré

Hospitalet de Llobregaten jaio nintzen 1976an. Katalaneko irakaslea naiz Bigarren Hezkuntzan, eta 13 urtez aisialdiko begirale boluntarioa izan naiz. M-15etik abiatuta sartu nintzen aktibismoan San Joan Despí-n. Handik gutxira, Zorraren Herritarren Kontu-ikuskaritzako Plataforman parte hartu nuen murrizketen diskurtsoa desmuntatzeko, erantzukizunak eskatzeko, eta gardentasunaren eta herritarren ahalduntzearen alde lan egiteko. Udaleko Herritarren Behatokien proiektuaren talde bultzatzailean...

Miguel-Anxo-Fernan-Vello

Miguel Anxo Fernán Vello

Cospeiton (Lugo) jaio nintzen 1958an. Poeta, dramagilea eta editorea naiz. Psikologiako eta Filologiako ikasketak egin nituen Santiagoko Unibertsitatean, eta musika-ikasketak (gitarra klasikoa) egin nituen Coruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Galegoz idazten dugun idazleon elkarteko (AELG) idazkari nagusia izan nintzen, baita Galiziako argitaratzaileen elkarteko (AGE) lehendakaria ere. Poesiaren arloan, bi aldiz eman didate Espainiako Kritika Saria...

David-Bruzos

David Bruzos

Ourensekoa naiz eta 36 urte ditut. Lagoas auzoan bizi izan naiz nire bizitzako urteetatik gehientsuenetan. Bi urteko eta hilabete bateko bi haur ederren aita naiz. 18 urte nintuenean, Compostelara joan nintzen Kimikako lizentziatura egitera; urte batzuk geroago graduondoko ikasketak burutu nituen Fisika Aplikatuan.  Orain dela 12 urte ekin nion Fisika eta Kimikako irakasle izateari; dena...