Alberto Rodríguez Santa Cruz de Tenerife hautagaitza

Alberto Rodríguez

Santa Cruz de Tenerifeko langile-auzo batean jaio nintzen; Ofran, hain zuzen. Bertan bizi izan naiz nire 33 urteetatik gehientsuenetan. Ama irakaslea zen eta aita argiketaria; eskola publikoan egin nituen ikasketa guztiak eta Ingurumen-kimikako goi-mailako teknikaria naiz. Petrolio-findegiko operadore-lanean dihardut, eta azken bederatzi hilabete hauetan aktiboki parte hartu dut enpresako borroka sindikalean. Halaber, lan-eskubideen murrizketak pairatzen zituzten beste langile-kolektibo batzuei lagundu diet. Horrez gainera, nerabea nintzenetik kontra egin diet bidegabekeriei, eta mugimendu hauetan parte hartu dut: ikasleen mugimendua, gerren aurkako borroka, eskubide zibilen aldeko deialdiak eta M15.

Partekatu nire profila