Ángela Rodríguez Martínez Pontevedra hautagaitza

Ángela Rodríguez Martínez

Pontevedran jaio nintzen, orain dela 26 urte. Filosofian lizentziaduna naiz Compostelako Unibertsitatean. Emigraziora jo duen belaunaldia berriro gurera etortzeko moduko herrialdea sortzeko ahaleginean ari garen honetan, ni ere, haiek bezala, zerbitzaria, umezaina, irakaslea eta unibertsitateko ikertzailea izan naiz. Graduatu nintzenetik, politika, artea eta filosofia uztartzen dituzten lotuneek erakarri dute nire arreta. Montesampaioko Heroien estatuaren inguruan sortu genituen, beste hainbat plazetan bezala, udaberri errebeldeak, feminismoak, harrotasunak, duintasunak, erresistentziak eta Mareak. Estatua horren eta Arte Ederren Fakultatearen artean bizi naiz ni. Adierazpen hori, lanbideari buruzkoa izateaz gainera, metaforikoki eta hitzez hitz ulertu behar da. Podemos Galiziako Koordinazio eta Berdintasuneko idazkaria naiz.

Partekatu nire profila