Ariel Jerez Guadalajara hautagaitza

Ariel Jerez

Zientzia Politikoko irakaslea naiz Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta ikertzailea honako arlo hauetan: parte-hartzea, gizarte-mugimenduak, komunikazio politikoa eta memoria-politikak. Unibertsitate-hedapena garatzea eta agenda ekonomikoa Madrilgo herritarren arazoekin lotzea helburu hartuta, mugimendu hauekin lan egin dut azken hamarkadan: ikasle-mugimendu altermundista, Munduko Foro Sozialeko irrati libreak, eta memoria berreskuratzeko eta giza eskubideen aldeko mugimendua.  Orobat, Auzo Antzerkiaren Herri Unibertsitateko kolaboratzailea naiz, Kultura Erradikalen Kartografia mintegiaren koordinatzaile-lanetan dihardut, eta kolektibo argitaldari hauetako kide naiz: Espacio Público (Diaro Público) eta Qué Hacemos (Akal argitaletxea).
2014ko azaroaz geroztik Podemosen Estatuko Herritarren Batzordeko kide naiz.

Partekatu nire profila