Carolina Bescansa Madrid hautagaitza

Carolina Bescansa

Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktoratu nintzen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (bikain cum laude lortu zuen aho batez), Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroko Zientzia Politikoan eta Zuzenbide Konstituzionalean espezialista diplomatua (ikerketaren memoria onenaren sari nagusia), eta Gizarte Zientzietako Ikerketaren metodologian aditua.
Granadako Unibertsitatean, Lisboako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Kalifornia-San Diegoko Unibertsitatean (UCSDn) ikasi nuen. Arreta berezia jarri dut soziolinguistikan, semiotikan eta diskurtsoaren analisian. 1998tik gaur egunera arte, ikerketa-lan handia egin dut esparru hauetan: eguneroko bizimoduaren soziologian, osasunaren eta hezkuntzaren soziologian, soziologia politikoan eta hauteskundeen soziologian.
2014ko urtarrilean, Podemos-en sorreran parte hartu nuen. Vistalegreko Herritarren Batzarrean, Estatuko Herritarren Kontseiluan babes gehien jaso zuen bigarrena izateko ohorea izan nuen. Geroago, Koordinazio Kontseiluan sartu, eta Analisi Politiko eta Sozialaren, Programaren eta Eraketa Prozesuaren idazkaritzaz arduratu nintzen.
2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan, bigarren diputatu hautatu ninduten Madrilgo zerrendan. 2016ko urtarriletik, Podemos talde parlamentarioaren idazkari nagusia naiz Diputatuen Kongresuan.

Partekatu nire profila