Ione Belarra Navarra hautagaitza

Ione Belarra

28 urte ditut eta Iruñekoa naiz. Psikologia ikasketak egin nituen, gero Hezkuntzan espezializatu nintzen. Gaur egun, prestakuntza-aldiko ikertzaile gisa lan egiten dut migrazio-esperientziak, generoa eta gizarte-mugimenduak aztergai dituen doktorego-tesian. Hainbat erakunde eta gizarte-mugimendutan parte hartu dut, eta migratzaileen eskubideen aldeko borrokan aritu naiz batez ere.
Podemos – Ahal Dugun parte hartzea erabaki nuen; izan ere, nire ustez, benetako aldaketa egin dezakeen proiektu politiko bakarra da eta esaten duena egiten du. Nafarroako Herritarren Batzordeko kide eta Estatuko Herritarren Batzordeko kide naiz.

Partekatu nire profila