Manuel Monereo Córdoba hautagaitza

Manuel Monereo

Jaenen jaio nintzen 1950ean. Zuzenbidean lizentziatu nintzen Granadako Unibertsitatean eta Zientzia Politikoetan diplomaduna naiz UNEDen (DEI). Lan-arloko abokatu aritu nintzen. Komunista naiz gaztea nintzanetik, unibertsitateko buruzagi. Behin baino gehiagotan atxilotu eta espetxera eraman ninduten frankismo garaian. 80ko hamarkadan hasita, PCEko zuzendaritzan parte hartu nuen eta Izquierda Unidaren sortzaileetako bat izan nintzen. Investigaciones Marxistas fundazioaren zuzendaria izan nintzen. 90eko hamarkadatik aurrera Latinoamerikan espezializatu nintzen, eta Erdialdeko Amerikako eta Hegoamerikako zenbait herrialdetan denboraldiak eman nituen. Zenbait liburu idatzi ditut. Gaur egun analista politikoa naiz, Latinoamerikako, Europako eta Espainiako hainbat argitalpenetako kolaboratzailea. Hiru seme-alaba eta bi biloba ditut, guztiak andaluziarrak.

Partekatu nire profila