Meri Pita Las Palmas hautagaitza

Meri Pita

Las Palmas Kanaria Handikoan jaio nintzen. Lau anai-arrebetatik bigarrena naiz, neska bakarra. Eskola eta institutu publikoetan egin nituen ikasketak, eta gero Irakasleen Eskolan.
Hirurogeita hamarreko hamarkadako azken urteetan zelula komunistetako gazterietan sartu nintzen militante, eta figura handien ondoan garatu nuen nire prestakuntza politikoa (Fernando Sagaseta, Joaquín Sagaseta, Pedro Limiñana eta abar). Manticore herri-antzeztaldearen sortzaileetako bat izan nintzen. Las Palmas Kanaria Handikoan UPC alkatetzara eramaten eta Fernando Sagaseta parlamentario hautatzen lagundu zutenekin batera lan egin nuen.
1984an oposizioak gainditu ostean, Justizia Administrazioan sartu nintzen langile publiko gisa, eta 1987an ordezkaritza-organoetarako lehenengo hauteskundeetan lehen hautagai izateko aukeratu ninduen langileen asanbladak. Laurogeita hamarreko hamarkadan IUCko hautagai izan nintzen hauteskunde orokorretan eta tokiko hauteskundeetan, Fernando Sagasetarekin eta Margarita Etalarekin batera.
Borroka aktiboaren bidezko langileen ekintza bateratuaren aldeztaile irmoa naiz eta baterako proiektuetan parte hartzen dut; hala nola, langileen solidaritatearen koordinakundean. Ideia horren inguruan sortu zen Kanarietako sindikatuen koordinakundea, maiatzaren 1ean, Langileen Egunean, manifestazio bateratua bultzatu zuena.

Partekatu nire profila