Miguel Anxo Fernán Vello Lugo hautagaitza

Miguel Anxo Fernán Vello

Cospeiton (Lugo) jaio nintzen 1958an. Poeta, dramagilea eta editorea naiz. Psikologiako eta Filologiako ikasketak egin nituen Santiagoko Unibertsitatean, eta musika-ikasketak (gitarra klasikoa) egin nituen Coruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
Galegoz idazten dugun idazleon elkarteko (AELG) idazkari nagusia izan nintzen, baita Galiziako argitaratzaileen elkarteko (AGE) lehendakaria ere. Poesiaren arloan, bi aldiz eman didate Espainiako Kritika Saria (1985ean eta 2005ean), Literatura Sari Nazionaleko finalista izan naiz Seivas amor e Tránsito (1985) liburuagatik, eta Espainiako Poesia Sari Nazionala As certezas do clima (1997) eta Territorio da desaparición (2005) liburuengatik. Beste sari batzuk ere eman dizkidate: Celso Emilio Ferreiro saria, Concello de Vigok emana; Esquío saria; Xacobeo poesia-saria, Xunta de Galiciak emana; Martin Codax saria eta abar.
Arlo politikoan Bloque Nacionalista Galegoko militantea izan naiz. Xosé Manuel Beiras, Antón Avilés de Taramancos eta beste batzuekin batera, Esquerda Nacionalista alderdi politikoaren sortzaile izan nintzen, eta Encontro Irmandiño ekimeneko kide kolaboratzailea. Coordinadora del Encontro Cidadán por unha Marea Galega koordinakundeko kide ere izan naiz —duela gutxi dimititu nuen arrazoi pertsonalengatik— eta gaur egun Anova-Irmandade Nacionalista erakundeko militantea naiz.

Partekatu nire profila