Pedro Arrojo Agudo Zaragoza hautagaitza

Pedro Arrojo Agudo

Zientzia Fisikoetan doktoratua eta Zaragozako Unibertsitateko Analisi Ekonomikoaren irakasle emeritua. Nire ikerketa uraren ekonomian eta kudeaketan oinarrituta egon da, eta hirurogeita hamar liburutan eta ehunka artikulu zientifikotan garatu dut.
Hamabi urtean, Unescoren MAB programako batzorde zientifikoko kidea izan naiz. Presidentea izan nintzen Uraren Kultura Berriko Fundazioan, Uren Plangintzari eta Kudeaketari buruzko lehen bi iberiar kongresuetan (Zaragozan, 1998an; eta, Porton, 2000an) eta Uraren Kultura Berriko Latinoamerikako Topaketan (Fortaleza, Brasil, 2005). Uraren Kultura Berriaren aldeko Europako adierazpena bultzatu nuen (Europar Batasuneko ehun zientzialarik sinatu zuten), eta urari eta jasangarritasunari buruzko Uraren Foro Etikoa zuzendu nuen (Zaragoza, 2008).
2003an, Ingurumenaren Goldman saria jaso nuen; 2004an, Bakearen aldeko Juan XXIII.a memoriala; 2006an, Unibertsitate Merituaren Domina, Veracruzeko unibertsitatearena (Mexiko); eta, 2011n, Peruko Ingeniaritzako Unibertsitate Nazionalaren Ohorezko irakasle izendatu ninduten.

Partekatu nire profila