Teresa Arévalo Caraballo Albacete hautagaitza

Teresa Arévalo Caraballo

Ciudad Realen jaio nintzen orain dela 34 urte. Herri batean hazi nintzen;  Miguelturran, hain zuzen. Unibertsitatean sartzeko proba gainditu ostean, Madrilera joan nintzen ikasketak egitera. Herrialde honetako hainbat eta hainbat jendek pairatzen duen egoera prekarioa zela-eta, herrira itzuli behar izan nuen. Nerabea nintzenetik, ikasle-mobilizazioetan parte hartu nuen noizean behin, baina Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Politikoen Fakultatera iritsi arte ez nintzen hasi militantzia politikoan eta gizarte-mugimenduetan aktiboki inplikatzen. Nire aktibismo politikoak helburu bera izan zuen beti: gizarte bidezkoago bat eta guztientzako aukerak zituena lortzea. Nire aburuz, politika da herritarrentzat bizimodu hobea egiteko eta pentsatzeko tresna. Orobat, politikan inplikatzearen ondorioz ezagutu nituen nire betiko lagun direnak. Haiekin ikasi nuen alternatiba kolektibo eta partekatuen bidez soilik alda daitekeela jendearen bizimodua.

Partekatu nire profila