HONAKO HAU EZ DA ZURE BOZKA ESKATZEKO BESTE GUTUN BAT

Esperantza dut izena eta ez naiz hauteskundeetara aurkeztuko. Nire gurasoentzako gutuna da hau.

me-llamo-esperanza
15 ekaina, 2016

Londresen, 2016ko ekainean

Aita, ama:

Badakit Espineteren atal bat amaitzen zen bakoitzean negar egiten zuen haur hura ikusten duzuela nigan. Baina Londresetik ari natzaizue idazten, «historiako belaunaldirik prestatuena» deiturikoan partaide diren emakume horietako bat bihurtu nintzelako.

Guztirako nago prestatuta, baina ez emigratu behar izan nuenetik zuen falta hainbeste sentitzeko.

Eta asko sentitzen dut zuen hutsunea. Aitaren falta sentitzen dut bazkalondoan bere kontu zaharrak kontatzen gogoratzen dudanean (are gehiago, bazkalondoak sentitzen ditut faltan, hemen ez baitira egiten). Amaren hutsunea sentitzen dut herritik iritsi zenean sentitu zuen ilusioa (eta beldurra) kontatzen eta ez etsitzeko eskatzen gogoratzen dudanean.

Kanpoan bizi den alaba duzuenez, zuen bizitzetako une honetan Skype eta sare sozialak erabiltzen ikastea beste aukerarik izan ez zenutenean jarri zenituzten pazientziak eta samurtasunak hunkitu naute.

Gauza askoren falta somatzen dut, horregatik ari natzaizue idazten. Ez dudalako etsia hartu nahi ikasi nuen horren inguruan eta nire jendearengandik hurbil lan egiteko ezintasunagatik. Inork ez luke horretara etsi beharko.

Etxera itzuli nahi dut, eta Europan gurutzatu ditudan eta nire egoera berean dauden gazte asko itzuli ahal izatea nahi dut… eta itzulera hori E26an has daitekeela uste dut.

Hau ez da, ordea, gertatzen ari denaz mintzatzeko gutuna, eskerrak ematekoa baizik. Zuek irakatsi zenizkidaten gaur ditudan balioak. Zuek irakatsi zenidaten, printzipioei uko egiten zaienean, norberak duen garrantzitsuenari egiten zaiola uko. Zuek ikusarazi zenidaten jende gehienak larrua uzten duela zintzo lan eginez, eduki ditugun ordezkari politiko lapur horiei hainbeste gustatzen zaien bide erraza aukeratu beharrean.

Zuen lorpenekiko ilusioa kutsatu zenidaten, adibidez, demokrazia berreskuratu zenutenean edo 82an aldaketarako uhin erraldoi hartan parte hartu zenutenean.

Ez dizuet eskatuko orain alderdia alda dezazuela (nahikoa egin duzue Skype eta Facebook erabiltzen ikastean), baina esan nahi dizuet, irakatsi didazuenari esker, nik Elkarrekin Ahal Duguri emango diodala bozka.

Zuetaz harro nago, eta, horregatik, etorkizunean pentsatuz bozkatuko dut. Etorkizunean bankariak beharrean I+G+B zainduko duen herrialde batera itzuli ahal izatea nahi dut. Gobernuan jende zintzo eta gaitua edukiko duen herrialde batera itzuli nahi dut. Munduan ustelkeriagatik, zabor-ordainsariengatik eta parrandagatik ezaguna ez den herrialde batera itzuli nahi dut, hau da, osasun sistemarengatik, eskolengatik, energia berriztagarriengatik eta, zergatik ez, bertako ikertzaileen talentuagatik ezagut dezatela nahi dut.

Zuen bizitzetan babestu zenuten hori bera babestuko duen herrialde batean bizi nahi dut, eta nire seme-alabak nitaz harro egon daitezela nahi dut, ni zuetaz nagoen bezain harro.

Idazten ari zaizuen hau zuen alaba da, Espinete amaitzean negar egiten zuen bera.

Baina idazten ari zaizuena, era berean, ikertzailea da biologia molekularrean, eta Londresera egin behar izan zuen alde ikasi zuen arloan lan egin ahal izateko.

Elkarrekin Ahal Duguko jendeari esker iritsiko da gutun hau herrialdeko etxe guztietara, baina ziur nago, ni bezala, eskatu zioten guztia egin zuen belaunaldia ordezten duten eta orain, lehen aldiz, beren herriarekiko erantzukizunak hartu nahi dituzten gazte askoren milaka gutun daudela.

Duela 30 urte eta 8 hilabete jarri zenidaten Esperantza izena. Maite zaituztet.

Esperantza